Edukira joan
Euskara Jendea — Gure historiaren hizkuntza, gure hizkuntzaren historia
Denboran zehar

Zenbait mugarri euskararen historian

Historiaurretik gaur egunera: dokumentalaren sei atalek jorratzen dituzten aro eta mugarri nagusiak.

Mugarriak

  1. Historiaurrea

    Euskara, historiaurreko hizkuntza

    Euskara hizkuntza indoeuroparrak etorri baino lehenagokoa da. Jatorria edozein delarik ere, harrezkero haien eragina jaso du eta iraun egin du: Koldo Mitxelenak azaldu zuenez, enigma ez da jatorria, egun arte irauten lortu izana baizik.

    1. atala: Historiaren atarian
  2. Erromatar aroa

    Latinaren eragina eta lehen lekukotasunak

    Erromako Inperioa Euskal Herri osora zabaldu zen, baina ez zuen latinizatu (Akitania, Nafarroako Erribera… salbu). Euskarak hiztegi eta egitura zenbait jaso zituen, eta komunitateak identitateari eutsi zion. Euskararen lehen lekukotasunak ageri dira latinezko epigrafian, gehienak Akitaniako harri eta aldareetan.

    2. atala: Erromako inperioan
  3. Erdi Aroa

    Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna

    Herri germaniarrak, gero arabiarrak eta kristautasuna iritsi ziren, eta hizkuntza erromantzeak sortu ziren. Euskara hizkuntza nagusia zen eta hamaika mintzaira eta kulturaz inguratua zegoen; hala ere, latina eta erromantzeak ez bezala, ez zen idatzietan erabiltzen.

    3. atala: Aniztasunaren bidean
  4. XVI.–XVIII. mendeak

    Mugak eta lehen liburuak

    Frantzia eta Espainia estatu gisa finkatu ziren eta egungo mugak erabaki zituzten; euskaldunak bi erresumatan bereizi ziren eta ezarritako legeek hizkuntza-komunitatea gutxiagotzen hasi ziren. Aldi berean, euskara Ternuara eta Islandiara iritsi zen arrantzaleen eskutik, eta testu idatzietan agertu zen lehen aldiz (Etxepare, Leizarraga, Axular…).

    4. atala: Mugetan gaindi
  5. XIX. mendea

    Herri kulturaren aurkikuntza

    Frantses Iraultzaren eta Foruen desagerpenaren ostean, erdaren aldeko politikak zorrotzago bihurtu ziren. Hala ere, Europako euskaltzale eta hizkuntzalariak (Humboldt, Bonaparte…) lanean hasi ziren, eta hizkuntzarekiko eta herriarekiko kontzientzia pizten hasi zen (Lore Jokoak, Zazpiak Bat…).

    5. atala: Gerren arteko pizkundean
  6. XIX. mendearen amaiera – XX. mendearen hasiera

    Pizkundea

    Erakundeak (Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia), elkarteak, kazetak (Eskualduna, Eguna…), literatura eta bertsolaritza loratu ziren, gerren arteko pizkundean.

    5. atala: Gerren arteko pizkundean
  7. 1936

    Gerra eta etena

    36ko Gerrak pizkunde-aroa moztu zuen.

    6. atala: Mundua osatzen
  8. 1960ko hamarkada

    Berpizkundea

    Indarrez berpiztu zen euskara: mendearen azken erdian lan izugarria egin zen kulturan, hizkuntza batuan, irakaskuntzan eta hedabideetan.

    6. atala: Mundua osatzen
  9. XXI. mendea

    Hiritartzea eta erronka berriak

    Euskarak lurralde eta funtzioak galdu (Ipar Euskal Herrian bereziki) eta irabazi ditu (Hegoaldean batez ere), eta hiritartu egin da: euskaldun gehienak hirietan bizi dira. Familia-transmisioak zailtasunak ditu eta euskaldungoak minorizatuta jarraitzen du; euskara, hala ere, bizirik iritsi da XXI. mendera.

    6. atala: Mundua osatzen