Edukira joan
Euskara Jendea — Gure historiaren hizkuntza, gure hizkuntzaren historia
4. atala · 6tik

Mugetan gaindi

Sinopsia

Aro Modernoan egungo estatuak (Frantzia, Espainia) finkatzen hasi ziren: administrazioa, hezkuntza, hizkuntza-politikak… XVI. eta XVIII. mendeen artean egungo mugak erabaki zituzten, eta euskaldunak bi erresumatan bereizi ziren. Ezarritako legeen ondorioz, hizkuntza-komunitatea galtze eta gutxiagotze prozesuan abiatu zen.

Hala ere, hizkuntzak mugak ere hautsi zituen: arrantzaleen eskutik Ternuara eta Islandiara iritsi zen eta han pidginak sortu; eta euskara testu idatzietan agertu zen lehen aldiz (Etxepare, Leizarraga, Axular…), erlijio testuetan batez ere.

Hizlariak eta adituak

  • Argazkia: Joseba Agirreazkuenaga
    Joseba AgirreazkuenagaEHUko Historia katedraduna
  • Argazkia: Beñat Oihartzabal
    Beñat OihartzabalEuskaltzaina, IKER-CNRS
  • Argazkia: Miren Egaña Goya
    Miren Egaña GoyaBatxillergo Institutuko Euskara katedradun ohia
  • Argazkia: Peter Bakker
    Peter BakkerAarhus Unibertsitateko ikertzailea, Danimarka

Musika: Khantoria (Ander Berrojalbiz, Maider Lopez, Virginia Gonzalo, Jose Menendez, Kerstin Ansorge).

Ikastetxeentzat

Unitate didaktikoak

Atal honetako lan-fitxak, euskara irakasteko HABE mailetan (B2 eta C1), irakaslearentzat eta ikaslearentzat; baita transkripzio osoa ere. Doan deskarga ditzakezu.

Material didaktiko guztia ikusi