Edukira joan
Euskara Jendea — Gure historiaren hizkuntza, gure hizkuntzaren historia
3. atala · 6tik

Aniztasunaren bidean

Sinopsia

Inperioa desagertu ondoren, herri germaniarrak heldu ziren ekialdetik, gero arabiarrak, eta kristautasuna hedatu eta finkatu zen, hizkuntza erromantzeak sortzen ari ziren bitartean. Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna da Erdi Aroaren ezaugarria: euskara hizkuntza nagusia zen eta haren inguruan hamaika mintzaira eta kultura zeuden.

Hala ere, barne-desorekaren hastapenak begi-bistakoak dira: latina edo erromantzeak ez bezala, euskara ez zen idatzietan erabiltzen. Euskarak aldaketa geografikoak ere ezagutu zituen.

Hizlariak eta adituak

  • Argazkia: Joseba Lakarra
    Joseba LakarraEHUko Euskararen Historia eta Gramatika Historikoko katedraduna
  • Argazkia: Juan Jose Larrea
    Juan Jose LarreaEHUko Erdi Aroko Historiako irakaslea
  • Argazkia: Belen Bengoetxea
    Belen BengoetxeaErdi Aroko arkeologian espezializatutako EHUko irakaslea
  • Argazkia: Antonio Breschi
    Antonio BreschiKonpositorea eta piano-jotzailea

Musika: Unai Requejo.

Ikastetxeentzat

Unitate didaktikoak

Atal honetako lan-fitxak, euskara irakasteko HABE mailetan (B2 eta C1), irakaslearentzat eta ikaslearentzat; baita transkripzio osoa ere. Doan deskarga ditzakezu.

Material didaktiko guztia ikusi