Edukira joan
Euskara Jendea — Gure historiaren hizkuntza, gure hizkuntzaren historia
6. atala · 6tik

Mundua osatzen

Sinopsia

Pizkunde aroa 36ko Gerrak moztu zuen, baina indarrez berpiztu zen 60ko hamarkadan, mendearen azken erdian lan izugarria eginez: kultura, hizkuntza batua, irakaskuntza, hedabideak… Azken urteotan euskarak lurralde eta funtzioak galdu (Ipar Euskal Herrian bereziki) eta irabazi ditu (Hegoaldean batez ere), eta hiritartu egin da: euskaldun gehienak hirietan bizi dira.

Hala ere euskaldungoak minorizatuta jarraitzen du: familia-transmisioak zailtasunak ditu eta, ofiziala den tokietan ere, ez dago erdararen pare. Euskara bizirik ailegatu da XXI. mendera, erronka eta galdera berriekin.

Hizlariak eta adituak

  • Argazkia: Jose Angel Irigaray
    Jose Angel IrigarayIdazlea, kulturgilea
  • Argazkia: Jon Sarasua
    Jon SarasuaKulturgilea, irakaslea
  • Argazkia: Amaia Aire
    Amaia AireIrakaslea, abeslaria
  • Argazkia: Iratxe Esnaola
    Iratxe EsnaolaInformatika-ingeniaria, PuntuEus elkarteko kidea

Musika: Ruper Ordorika, Ibon Rodriguez, Ibon Agirre.

Ikastetxeentzat

Unitate didaktikoak

Atal honetako lan-fitxak, euskara irakasteko HABE mailetan (B2 eta C1), irakaslearentzat eta ikaslearentzat; baita transkripzio osoa ere. Doan deskarga ditzakezu.

Material didaktiko guztia ikusi