Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza
40-50 minutuko sei atalek euskararen eta bere herriaren historia kontatzen dute, historiaurretik gaur egunera. Zenbat Gara eta Ibaizabal-Mendebalde kultura elkarteek ekoitzia, Xamarren Euskara Jendea liburuan oinarritua.
Aurkezpena
Atalak
-
1. ATALAHistoriaren atarian
Euskara historiaurreko hizkuntza da, hizkuntza indoeuroparrak baino lehenagokoa. Enigma ez da jatorria, iraupena baizik.
-
2. ATALAErromako inperioan
Latinak hiztegia eta kultura aldatu zituen, baina euskal komunitateak iraun zuen. Hemen daude euskararen lehen lekukotasunak.
-
3. ATALAAniztasunaren bidean
Erdi Aroan euskara hizkuntza nagusia zen, hamaika mintzaira eta kulturaz inguratua, baina oraindik ez zen idatzietan erabiltzen.
-
4. ATALAMugetan gaindi
Frantziak eta Espainiak mugak ezarri zituzten; euskara, ordea, Ternuara iritsi zen eta lehen liburuak argitaratu ziren.
-
5. ATALAGerren arteko pizkundean
Herri kulturaren aurkikuntza eta pizkundea: Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, kazetak, literatura eta bertsolaritza.
-
6. ATALAMundua osatzen
Euskara bizirik iritsi da XXI. mendera, hiritartuta eta erronka berriekin: nola iraun mundu berrian?
Material didaktikoa
Atal bakoitzeko lan-fitxak, B eta C mailetan, irakaslearentzat eta ikaslearentzat. Gainera, transkripzio osoak, DVDetako eszenak eta sekuentzia didaktikoak (HUHEZI) deskarga ditzakezu, doan.