Gerren arteko pizkundean
Sinopsia
Frantses Iraultzaren eta Foruen desagerpenaren ostean, erdaren aldeko politikak zorrotzago bihurtu ziren, euskararen kaltetan. XIX. mendean herri kulturaren aurkikuntza gertatu zen: Europako euskaltzale eta hizkuntzalariak (Humboldt, Bonaparte…) lanean hasi ziren, eta ondorengo ikertzaileengan eragina izan zuten (Azkue, Barandiaran…).
Hizkuntzarekiko eta herriarekiko kontzientzia pizten hasi zen (Lore Jokoak, Zazpiak Bat…). XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran pizkundea gertatu zen: erakundeak (Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia), elkarteak, kazetak (Eskualduna, Eguna…), literatura, bertsolaritza…
Hizlariak eta adituak
-
Iñaki CaminoFilologoa, EHUko irakaslea -
Lourdes OtaegiEHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea -
Jurgi KintanaHistorian doktorea, Udako Euskal Unibertsitateko kidea -
William DouglassAntropologoa, Nevada-Renoko Euskal Ikasketen Zentroaren bultzatzaile nagusia
Musika: Joseba Tapia, Josu Zabala.
Unitate didaktikoak
Atal honetako lan-fitxak, euskara irakasteko HABE mailetan (B2 eta C1), irakaslearentzat eta ikaslearentzat; baita transkripzio osoa ere. Doan deskarga ditzakezu.