Pribatutasuna eta datu pertsonalak babesteko araudia

  1. Indarrean dagoen legediaren arabera, eta web hau erabiltzearen ondorioz bere datu pertsonalak IBAIZABAL-MENDEBALDE KULTUR ELKARTEAri helarazten badizkio, erabiltzaileak baimena ematen du datu horiek IBAIZABAL-MENDEBALDE KULTUR ELKARTEAren fitxategietan gordetzeko. Fitxategi horien helburua erabiltzaileari eskatzen duen zerbitzua egokiro ematea da; hala, dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako bakarrik baliatuko dira erabiltzaileak ematen dituen datuak.

 

  1. Erabiltzaileak baimena ematen dio IBAIZABAL-MENDEBALDE KULTUR ELKARTEAri bere datuen tratamendua eta erabilera uzteko, betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz.

 

  1. IBAIZABAL-MENDEBALDE KULTUR ELKARTEAk konpromisoa hartzen du 1999/15 Lege Organikoak, 1999/994 Errege Dekretuak eta legedian ezarritako araudi guztiak betetzeko, eta une oro beteko ditu legediak ezartzen dituen antolaketa eta neurri teknikoak. Datuak galtzea eta baimenik gabe erabiltzea eragozteko, bere esku dituen neurri eta sistema tekniko guztiak erabiliko ditu, teknologiaren arabera eta datuek sor dezaketen arriskua aztertuz, betiere. Erabiltzen dituen datu pertsonalen gaineko isiltasun profesionala beteko du enpresak. Lankide guztiei ere horrela egiteko eskatuko die.

 

  1. Erabiltzaileak ematen dituen datuak egiazkoak direla ziurtatuko du, eta ez balira, IBAIZABAL-MENDEBALDE KULTUR ELKARTEAk zerbitzua ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatu.

 

  1. 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak noiznahi izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz atarian aipatutako helbidean.